2008-09

Umore Ona [2009-05-23]

Umore Ona 1-5 Deusto

Lehen zatian arbitroak jokoa baldintzatu du hartu dituen erabakiekin, asko kaltetu digu eta eurei asko lagundu. Gauzak horrela (1-0) emaitzarekin joan gara atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran hiru gol sartu ditugu eta hor bukatu da partidua; bigarren zatiko amaieran beste bi gol egin ditugu eta emaitza larriagoa ez izateko, arbitroak denbora baino lehen bukarazi egin du partidua. Txarrena, Pablok eta Anderrek izan dituzten lesioak.

Goazen zatika. Hasiera paretsua izan da baina 11. minutuan arbitroak egon daitekeen penaltirik argiena jan egin duenean gauzak nola joango ziren konturatu gara:

Hogeigarren minutuan Pablo minduta geratu da eta kanporatu behar izan dugu kolpe handi batekin. Ezinezkoa izan zaigu jolastu jokoz kanpokoak adierazi dizkigulako arbitroak eta denak ez dira izan, bestalde eurek nahiko zikin aritu dira baloien lehietan. Falta bat gaizki atera dute eta txarto ibili gara urrunketan, ondorioz gola egin digute 30. minutuan. Hortik aurrera oso aukera argiak izan ditugu, gol bat ere sartu dugu Enekoren burukada bati esker baina batere arrazoirik gabe arbitroak jokoz kanpo adierazi du.

Hemen lehen zatiko azken hogei minutuei dagozkien ahots oharrak:

Esan dugun bezala, bigarren zatiaren hasi-hasieran hiru gol sartu dizkiogu Umore Onari. Lehena falta bati esker sartu du Ibonek 2. minutuan. Bigarrena Gorka C-ek egin du Iñigoren kontraeraso bat bukatu duenean 5. minutuan. Hirugarrena ere Iñigoren oinetatik hasi da, Iboni pasatu dio eta honek baloia kokatuz gola egin du 6. minutuan. Partiduaren erritmoa jetsi egin da eta berriro estutu dugunean beste bi gol lortu ditugu 32. minutuan Lander O-k eta 35. minutuan Iñigok, gauzak horrela arbitroak bukatutzat eman du partidua.